XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

b) Ezkontide, seme-alaba, ezkontide baten nahiz bestearen aita edo ama, iloba, ezkontide baten nahiz bestearen aiton-amona eta anai-arreben heriotzagatik: hiru egun natural, eta beste bi egun natural langileak bere ohizko bizilekutik 100 km. baino urrutirago joan behar badu, eta egun natural bat gehiago joan-etorri hori 300 km.takoa baino luzeagoa balitz.

c) Emaztearen erditzeagatik: hiru egun natural, zeinetariko bi lanegunak izango bait dira.

Emaztearen eta jaiotako haurraren eritasun larririk suertatzen bada, bost egunetara gehituko da.

Epe hauek egun bat gehiagora zabalduko dira ehun kilometro baino joan-etorri luzeagoa egiten badu.

d) Ezkontidearen edo ezkontide baten nahiz bestearen guraso, seme-alaba, iloba, aiton-amona edo anai-arreben eritasun larriagatik: 100 kilometro baino urrutiragoko joan-etorriaren kasuan bostetara zabal daitezkeen bi egun.

e) Aita, ama, seme-alaba edo anai-arreben ezkontzagatik: egun bateko lizentzia, betiere jaieguna edo igandea ez bada.

100 km. baino joan-etorri luzeagoa egin beharraren kasuan, egun bat gehiago.

f) Langilearen ohizko bizileku familiarraren lekualdaketagatik: egun bat urtean.

g) Eritasun arrunten kasuan, eta urteko lehen bajan bakarrik, bajaren lehen lau egun erdietan edo lehen bi egunetan % 75a ordainduko zaie.

h) Behar den denboraz langilea Gizarte Segurantzako espezialisten kontsulta medikura joaten denean, kontsulta ordutegiak lan ordutegiarekin kointziditzen duelarik, aipatu kontsulta Medikuntza Orokorreko fakultatiboak agintzen duenean, langileak aldez aurretik enpresariari aipatu agindu medikuaren bolante justifikatzailea aurkeztu behar diolarik.

Gizarte Segurantzako etxeko medikuaren kontsulta medikura asistentzia (Medikuntza Orokorreko fakultatiboa) edo medikuntza pribatuak emandako asistentziaren kasuan edo antzeko bestelako kasuetan, ordaindutako urteko 8 ordutako mugaraino, hauek ere justifikatu behar direlarik.

b) eta d) ataletan senide politikoak ere barne hartzen dira maila berean.

34. Artikulua - Borondatezko eszedentziak

Enpresaren zerbitzura jarraian gutxienez urtebete daraman plantilako pertsonal finkoak sei hilabete baina epe luzeagoz eta bost urte baino laburragoz borondatezko eszedentzia egoera onar dakion eskubidea izango du.